Hizkuntza Aholkularitza

Zeure bidelaguna

Artez euskara zerbitzua aitzindaria da lan munduko normalizazio planen garapenean eta sustapenean. Ondo egituratutako hizkuntza planak helburuak zehazten laguntzen du, eta ikuspegi estrategikoa eta epeak barne hartzen ditu.

Euskara lan hizkuntza eta zerbitzu hizkuntza izateko prozesuaren fase guztietan laguntzen dugu bezeroa, aholkularitza, prestakuntza eta laguntza teknikoa eskainiz.

Euskara planak era guztietako enpresa eta erakundeetan garatu ditugu, euskalduntze-maila edozein izanda ere. Hala ere, euskalduntze-maila txikiena duten eremuetan espezializatu gara. Gure esperientziak erakusten digu erronkak gainditzeko gai garela baita errealitate soziolinguistiko konplexuenetan ere.

Normalizazio planak
Merkataritza planak
Prestakuntza
Ikerketa eta ebaluazioak
Komunikazio planak
proiektu berezituak



Euskararen normalizazio planak enpresa eta erakundeetan

Dudarik gabe, hizkuntzen kudeaketa enpresa nahiz erakundeak hobetzen laguntzen duen giltzarritako bat da. Horretarako Artezen enpresa bakoitzak duen errealitate eta ezaugarrietara egokitzen gara. Bezeroak erabakitzen du nora iritsi nahi duen eta guk helburu horretara iristen laguntzen diogu.

  • Dinamizazioa: planari lotutako kudeaketa orokora: lan taldeak eratu, koordinazioa, motibazio ekintzak eta dinamizazioa.
  • Prestakuntza: beren beregi diseinatutako ikastaroak zein orokorrak. Erakundearen ezaugarrietara egokitutako euskara eskolak, eduki, metodologia eta ordutegiak.
  • Itzulpenak:Erakundeko dokumentazioa/inprimakiak itzuli eta behar denean egokitu, sortu eta diseinatu.
  • Diru-laguntzen kudeaketa: Erakunde publikoek normalizazio planetarako ematen dituzten diru-laguntzen jarraipena eta kudeaketa.
  • Komunikazioa: Planaren inguruko barne eta kanpo komunikazioa diseinatu eta garatu.
  • Jarraipena eta ebaluazioa: Enpresak aldatuz doaz eta planaren jarraipenari esker sasoian sasoikoari egokitzen goaz. Ebaluazioarekin helmugara iristeko zein bide egin dugun eta zein egin behar dugun aztertzen dugu.
lan mundua euskalduntzen
lan mundua euskalduntzen
lan mundua euskalduntzen

Merkataritza planak

Merkataritza planak

Merkataritzak herritar guztiengan du eragina, haur zein heldu; horregatik, sektorea euskalduntzeak edo euskara erabiltzen hasteak eragin biderkatzailea du.

Artezen herri zein hirietako merkataritza sektorea euskalduntzen aditu eta arituak gara. Sektoreko eragileekin elkarlanean, zuzenean edo zeharka merkataritzarekin zerikusia duten eragileekin sareak eraikitzen ditugu. Merkatari elkarte eta federazioak, GATC zentroak eta bezeroak elkarreraginean jartzen ditugu helburua adostu eta norabide berean bidea egiteko.

Saltokietako erakusleihoak, erosketa tiketak, produktuen etiketak, bezero-saltzaile harremanak, salmenta prozesuak eta beste hainbat elementuren bidez sektorearen berrikuntza sustatzen dugu. Berrikuntza eta hizkuntza kudeaketa uztartzen ditugu.

zabalik
emate agiria
elebiduna naiz aberatsa naiz

Prestakuntza

prestakuntza

Mimoz tratatzen ditugu ikasleak, beraien neurri, helburu eta erritmora egokitzen ditugu gure euskara eskolak. Horrela dena errazagoa da.

Euskara eskolak: Aurrez aurreko zein on-line metodologiaren bidez, material propioa erabilita edo bezeroak eskatzen duen eskola material bereziarekin. Erritmo eta maila ezberdinetan ikasi ahal izateko eskaintza daukagu.

Helduen euskalduntzean hainbat urteko esperientzia dugu. Lantokian bertan eta enpresa bakoitzaren beharretara egokituta ematen ditugu klaseak: euskara maila (A1etik C2ra), ordutegia, maiztasuna, ikasgaietako edukiakā€¦

Berariazko prestakuntza: Bezero bakoitzari egokitutako hainbat ikastaro berezi sortu eta ematen ditugu. Softwarea euskaraz erabiltzen ikasteko ikastaroetatik hasita, langile euskaldunek beraien lana euskaraz egin ahal izateko ikastaro trinkoetara edo euskaldunek beraien hizkuntza portaeren inguruan hausnartzeko saioetara.

Estilo liburuak eta komunikazio planak

Euskara planen eta proiektu ezberdinen kudeaketan hartutako esperientziaren ondorioz, plan osoaren baitan jasotzen diren zenbait alderdik bere garapen propioa izan dute, hala nola, estilo liburuak eta komunikazio planak.

Estilo liburua

Erakundearen komunikazio estiloa definitu eta garatzen dugu, komunikazioan erabiliko diren irizpideak, arauak eta gomendioak jasotzen dituen eskuliburua sortzen dugu behar, nahi eta helburuetara egokituta. Hizkuntzen kokapena, ulergarritasuna, tipografia eta antzeko alderdiak definitzen laguntzen dugu eta hainbat komunikazio motarako inprimakiak eta txantiloiak ere sortzen ditugu.

Komunikazio plana

Bezeroaren beharretara egokitutako komunikazio plana egiten dugu, barrura zein kanpora bideratuta. Irudia eta erakundeko beste arlo guztietako komunikazioaren kudeaketa: komunikaziorako neurriak ezarri, baliabideen azterketa eta egokitutako helburuak eta ekintzak adostu eta garatzen ditugu.

Ikerketa eta ebaluazioak

Garatutako programek eta ekintzek izan duten eragina ezagutzeko edota ekintzen egokitasun-maila aztertzeko oinarria ematen duten ebaluazioak egiten ditugu. Eginiko ekintzak baloratzen dira, irizpide objektiboen bitartez, hobetzeko helburuarekin.

Proiektu berezituak

Beren-beregi sortu eta neurrira egindako hainbat proiektu garatu ditugu. Eskaera bidez nahiz berrikuntza arlotik garatutakoak izan dira egin ditugunak; horien artean ikastaro bereziak, laguntza webguneak, telefonorako aplikazioak eta kudeaketa programak.

segi