“Komunikatzea mundura zabaltzea da”
Enpresek, lehiakorrak izan nahi duten heinean, berrikuntza prozesuei aurre egin behar izaten diete. Gaur egun, informazioaren gizarte honetan, komunikazioa hobetzeak ere berrikuntza prozesu horien barne egon behar du. Gure langileen hizkuntza gaitasunak hobetzeak, bezero, hornitzaile eta erakundeekin harreman hobeak izatea ziurtatzen digu.
Horregatik, enpresa munduan Euskara txertatzeko eta komunikatzeko beharrezkoak diren zerbitzu eta tresna guztiak eskaintzen dizkizu ARTEZ Euskara Zerbitzuak.