Azken urteotan euskararen ezagutza zabaldu da, gazteriaren aldetik batik-bat, eskola ereduak direla eta. Gainera, irakaskuntzan, hedabideetan eta administrazioan euskara esparru berriak hartzen ari da eta beraz, aurrerapauso bat eman nahi badugu, mundu sozio-ekonomikoan ere euskara garatzea ezinbestekoa da. Euskara, dagoeneko, lehiakortasun eta kalitatearen adierazgarri bilakatu da lan munduan.
Hala ere, erdaraz funtzionatzetik euskaraz funtzionatzera pasatzea ez da lan erraza. Horretarako laguntza profesionala eskaintzen du ARTEZek. Urteetako esperientziaren bermeaz, planak diseinatzen ditugu euskara lan eta zerbitzu hizkuntza bilakatzeko. Baina diseinatu bakarrik ez, plan hori modu egokian garatu ahal izateko beharrezkoak diren zerbitzuak ere eskaintzen ditugu.
v Enpresari egokitutako euskara ikastaroak
v Hizkuntza behar zehatzei egokitutako ikastaro laburrak
v Hiztegi teknikoak
v Eskuliburuak