bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie

atez euskara zerbitzua

Itzulpen zerbitzua

ARTEZek itzulpen zerbitzua eskaintzen du. Itzulpengintza informatizatu den garai honetan guk zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugu kalitatezko testuak bermatuz. Dokumentu orokorren itzulpena eta itzulpen teknikoak egiten ditugu (administrazioa, industria, osasuna…).

Artez Euskara Zerbitzuak 11 urteko esperientzia du itzulpengintza alorrean. Gure lana ez da itzulpenak egitera mugatzen. Komunikazio egokiak egiteko, lagungarriak diren bestelako tresnak ere eskaintzen ditugu: Estilo Liburuak, Hiztegi Elektronikoak, e.a.

 

Bezeroarekin zuzeneko harremana ezartzen dugu hasiera-hasieratik eta, horrek, balio erantsia ematen dio gure lanari. Neurrira egindako itzulpenak eskaintzen ditugu, bezero bakoitzaren arabera egindakoak. Horretarako, hasieratik adosten ditugu, epeaz gain, itzulpena egiteko erabiliko den terminologia, hizkuntza-mota (administratiboa, juridikoa, teknikoa...) nahiz erregistroa (euskara jasoa, gertukoa...).

 

Laburbilduz, malgutasun osoa eskaintzen dugu, itzulpen-prozesu osoa bezeroaren nahierara moldatuz eta azken emaitzaren kalitatea bermatuz.

  • Itzulpenak
  • Inprimaki ulergarriak
atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
Babeslea bfa
valid XHTML 1.0 Transitional CSS Balidoa!