Artez Euskara Zerbitzua - Zerbitzuak

Itzulpengintza

itzulpengintza
Testuen diseinua eta kudeaketa osoa.

Itzuli bakarrik ez, Artezeko itzultzaile taldeak testuak erredaktatu eta sortu ere egiten ditu, beharren arabera. Esaterako, inprimakiak moldatzen ditugu ulergarriak eta betetzeko errazak izateko (bai euskaraz, bai gaztelaniaz): informazioa garrantziaren arabera antolatu, laburtu eta hartzailearentzat ulergarriago jarri.


Egoera askotan, gainera, itzulpena ez da nahikoa, edo ez da egokiena. Publizitate edo komunikazio arloko leloak eta testuak itzuli edo egokitzeko sormena ere behar da, eta itzulpenaz harago doa askotan gure lana.


Malgutasun osoa eskaintzen dugu. Edozein testu itzuli, egokitu, zuzendu edo sortu beharra baduzu, jo gugana eta azaldu zure beharrizanak zeintzuk diren. 


Euskara eta gaztelaniazko itzulpenetan espezializatuta gaude, baina beste hainbat hizkuntzarekin ere lan egiten dugu. Informazio gehiagorako edo aurrekontua eskatzeko: itzul@artez.net


  • Euskara
  • Gaztelania
  • Ingelesa
  • Frantsesa
  • Katalana
  • Galegoa
  • Errumaniera
  • Txinera
  • Arabiera
  • Alemana
  • ...


Webguneen diseinua eta garapena

Webguneak sortzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Diseinu fasetik hasi, eta programazio lanaz, edukien sorkuntzaz eta hizkuntzen kudeaketaz ere arduratzen gara. Horrela, produktu bukatua entregatzen dugu, zu ezertaz kezkatu behar ez izateko.

Azaldu nolako webgunea irudikatzen duzun eta neurrira egingo dizugu.

Berrikuntza eta Euskara

Artezek berezkoak ditu berrikuntza eta euskara. Artezeko berrikuntza lan-taldean hainbat proiektu sortu ditugu eta horietako asko gizartearentzat ere baliagarri izan daitezen sareratu ditugu.

saskia
SASKIA APP
Saskia.app sakelakoetarako eta tabletetarako erosketetako zerrendak euskaraz egiten laguntzeko aplikazioa da. Google play-tik deskargatu dezakezu.

herrizki app
herrizki app
Herrizki herri hizkera lantzeko aplikazioa da, Busturialdekoa hain zuzen ere. Herri hizkera joko desberdinen bidez lantzen da. Herrizki.eus web gunean edota Google play-tik deskargatu dezakezu.
aritu
aritu.eu
Aritu.eu euskaraz aritu nahi duenarentzat Artezek garatutako laguntza gunea da. Hizkuntza portaera aldatu edo moldatu nahi baduzu aritu.eu-n trebatu zaitezke.
hiztegia
Hiztegia.net
Interneten dauden euskarazko hiztegiak batzen dira webgune honetan. Euskara-gaztelania bilatzaileaz gain kontsultarako 180 hiztegi baino gehiagorako sarbidea: sinonimoak, herriz-herrikoak, entziklopediak, gaikakoak eta beste hainbat.
11dok
Hamaika dok
Hamaika dok-en topatuko dituzu euskaraz bizitzeko hainbat baliabide: dokumentuak, horiek sortzeko gomendioak edo laguntza-fitxak, euskararen inguruko kontu interesgarriak eta beste hainbat.
euskaldunon gida
Euskaldunongida.net

Euskaldunongida.net-en zerbitzua euskaraz emateko gaitasuna duten profesionalak azaltzen dira. 31.400 profesional, merkatari, enpresa eta erakunde euskaldunen izen eta helbidez osaturiko gida bakarra.

 

euskaraplanak
euskaraplanak.net
Euskara planak kudeatzeko beren-beregi sortutako aplikazioa da. Aplikazio honek planaren atal guztiak kudeatzeko aukera ematen du: helburuen betetze-maila, ikastaroak, eginiko itzulpenak eta planaren beste hainbat atal.